martes, 15 de diciembre de 2009

Txiapas

· Mexikoko estatua da, Arantxa Lakak bisitatu duena. Turistikoki erakargarria baina indigenen pobrezia gordetzen du.

Orain dela 2 aste joan zen Chiapas herrialdera Lizardiko institutuko irakaslea.
5 egun pasa zituen, bidaia bakarrik egin zuen baina Chiapas herrian bere lagunekin geratuta zegoen.Iritsi bezain laister, gaineratu zuen egun osoa natura bisitatzen pasa zuela.
Hotz handia eta euria egin zuela esan digu, eta oso paisai ederrak daudela ere aipatu du.
Kirolari buruz komentatu zigun , toki askotan bezala, Mexikon futbola dela garrantzitsuena.
Han coca-cola asko edaten zuten elizetan indigenek , beraien ustez gorputzetik izpiritu txarrak ateratzeko balio zuten eta.
Horretaz aparte kontatu digu, “ El cañon del sumidero “ n egon dela.
Janari tipikorik ez dago ez badira hango taloak, takoak deitzen direnak. Baina pikantea asko jaten da eta ogia ez dela jaten Taloa jaten dutela ogiaren partez lehen aipatu dugun moduan.
Beste aldetik esan du, eliza nagusiak sarrera berezia duela,santuak kenduta daudelako .
Emakume ia gehienek gona beltza eramaten zuten, eta bizkarrean manta batekin umeak eramateko. Eta hanketan, batzuk txankletekin eta beste batzuk ezer gabe.
Gauean, katedralaren aurrean lurrean esertzen direla saltzen ere komentatu digu. Merkatuak oso interesgarriak dira.
Hango indigenak oso bereziak direla ere esan digu.
Subkomandante marcos eta ramona ezl-eko nagusiak direla ere esplikatu digu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario