skip to main |
skip to sidebar
Biztanleria Herrialde Azpigaratuetan
Hazkunde HandiaHerrialde azpigaratuetan, handia izaten da, eskuarki, biztanleriaren hazkundea %2-tik gorakoa. Horren arrazoia jaiotza tasa altua da. Jaiotza tasa altu hori lau arrazoi nagusi hauen ondorioa da:·Biztanle gehienak nekazaritzatik bizi dira, eta familientzat ezinbestekoa da seme alabek ere lan egitea.·Haurren heriotza tasa altua dela eta, emakumeek haur gehiago izaten dituzte, bai baitakite ez dutela guztiek bizirik iraungo.·Erlijioak eragin handia du, eta eskuarki, erlijioek ez dituzte onartzen jaiotza tasa kontrolatzeko metodo artifizialak.·Gobernu akskok ez dute familia plangintzako kanpainarik egiten. Bizi Itxaropen Lapurra Eta Biztanleria GazteaHerrialde azpigaratuetan herrialde garatuetan baino laburragoa da bizi itxaropena.Herrialde azpigaratuetako biztanleria gaztea da. Arazoak Eta PolitikakBiztanle asko izateak arazoak sortzen ditu herrialde azpigaratuetan:·Demografia hazkunde arina da, elikagai ekoizpena baino arinagoa, eta horrek gosearen arazoa larritzen du herrialde pobreenetan.·Areagotu egiten da natura baliabideen gaineko presioa.·Zebitzu (erietxeak,eskolak...) eta etxebizitza gehiago behar dira.·Ez dago behar adina lanpostu.Zenbait herrialdek familia plangintzako politikak jarri dituzte martxan: Indiak, Txinak...
No hay comentarios:
Publicar un comentario